Castellano

Homera joan
Homera joan

HAURREN ELIKADURARAKO SISTEMA BERRIA

Berme eta abantaila gehiago haurtzaindegi eta haurreskolentzat

Galde-erantzunak
# Zertan datza Umeen Nutriziorako Gastronomía Baska Sistema?

Hona hemen gure sistemaren ezaugarriak:

-  Nutriziorako gelan, umeen elikaduran espezializatutako eta titulatutako adituek lan egiten dute.

-  Umeentzat diseinatutako menu onenak eskaintzen dira. Sistemak espezializazio handiagoa eskaintzen du umeen nutrizioan (0 eta 3 urte artean), baina, era berean, hazkuntza-etapetara ere egokitzen ditu menuak.

-  Umeen nutriziorako Naturbaby ontzitxo onenen hautaketa da menu horien osagarria. Horrez gain, haurreskolatik kanpo dieta egokitu berari eusteko aukera ere eskaintzen da.


# Nolako aldeak daude sistema honen eta beste batzuen artean?

Gure menu eta osagarriak diseinatzeko orduan, ume guztientzako dieta orekatu, oso eta osasungarria lortzea dugu helburu nagusia garapen-etapa bakoitza kontuan hartuta.

Gure produktuetako lehengaien kalitate eta hautaketarako prozesua aurreratua da, eta bermatu egiten du nutrizio-arloko berme zein balio guztiak dituzten elikagaiak jango dituztela jankideek.
Gainera, ontzitxo hauen bidez, ikastetxetik kanpo dieta berari eusteko aukera eskaintzen duen enpresa bakarra ere bagara.


# Zergatik da hain garrantzitsua hozketaren teknologia, elikagaien nutrizio-kalitateari eusteko orduan?

Besteak beste, prestatutako menuak nutrizio-ezaugarririk galdu gabe hozteko aukera ematen digulako. Geure elikagaietan erabiltzen ditugun tenperatura-mailen ondorioz, mikrobioak hazteko arriskua murrizten da, eta bitamina gutxiago galtzen dira. Dena dela, batez ere, umeek beti tenperatura egokian jatea lortzen dugu teknologia honen bitartez.


# Menu orekatuak dira nutrizioari begira?

Sistemako menuek eta osagarriek zehatz-mehatz betetzen dituzte adituek umeen dieta orekatuari eusteko gomendatutako elikadura-premiak eta bitamina-ekarpenak. Bestetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) umeen loditasunaren aurka abian jarritako PERSEO eta NAOS programan nutrizioaren inguruan egindako gomendioak ere hartzen ditugu kontuan.


# Sistema hau bateragarria da jankideen dieta bereziekin (zeliakoak, alergikoak...)?

Gure dieta bereziak jankide-moten arabera egokituta daudenez, alergia arruntenen ondorioz sortutako arazoak saihesten ditugu.


# Badut sistema hau oporretan eskaintzeko aukerarik?

Ikastetxeak zabalik daudenean baino ez ditugu menuak zerbitzatzen. Dena dela, beharrezko ontzitxoak erosi daitezke haurreskolan bertan, dieta orekatuari eutsi ahal izateko.


# Sistema hau zergatik da interesgarria nire ikastetxearentzat?

Umeen Nutriziorako Gastronomía Baska Sistemari esker, dieta egoki bezain orekatua eskainiko diezu umeei. Horrez gain, gurasoek umeei etxean bertan ere eskaini ahal izango diete nutrizio-berme handienak dituen kalitateko elikadura.


# Badaukat Gastronomía Baskako menuaren osagarri diren ontzitxoak erosterik, sistema horren barruan ez banago?

Ez, ontzitxo horiek Gastronomía Baskak ikastetxeei eskainitako sistemaren osagarria direlako. Edonola ere, ez dute Gastronomía Baskak egunero eskainitako menua ordezkatzen, umeen elikadurarako jarraipen moduan daudelako diseinatuta.


# Zer kopurutan banatzen zaizkie gurasoei ontzitxo osagarriak?

Ontzitxoak 130 gramoko bi unitateko sortetan edo 230 gramoko banakako ontzitxoetan banatzen dira.


# Zergatik eduki konfiantza Gastronomía Baskan, umeak elikatzeko orduan?

- Bere kalitate-sistemagatik

- Bere ziurtagiriengatik

- Bere esperientziagatik

- Bere profesionaltasunagatik

- Bere espezializazioagatik

- Bere zerbitzuagatik



# Beste zerbitzurik eskaintzen dit Gastronomía Baskak?

Hona hemen gure zerbitzu-aukera zabalaren hartzaileak: ikastetxeak, enpresak, adinekoak eta mendekoak...

Zerbitzu orokorrak:

- In situ sukaldaritza

- Lerro hotzeko cateringa

- Lerro beroko cateringa

- Zerbitzu mistoa (cateringeko eta in situ zerbitzuko onena)

- Laneko janaria

- Etxez etxeko zerbitzua

- Jantoki eta jolastokiko begiraleak zein zaintzaileak

Balio erantsiko zerbitzuak:

- Aholkularitza

- Ekitaldietarako laguntza

- Ostalaritzako makinen instalazio teknikoak: salmenta eta artapena

- Vendinga