# FAO/OMEren arabera, umeek lau hilabete dituztenetik, betiere sei hilabete bete baino lehen, elikadura osagarriari emango zaio hasiera. Hartara, elikagaien kopurua eta lodiera areagotuko dira, umeek urteak betetzen dituzten neurrian.
# Janari solidoak sartzeko une egokia bilatu behar da, eta atzamarrez garatu beharra dago, testurak zein zaporeak antzemateko. Era berean, ezin izango da prozesu hori abian jarri, umeak gose direnean edo nekatuta daudenean.
# Urtebete egin arte, ez da gatzik eta azukrerik erantsiko; eta fruitu lehorrak, hamazortzi hilabete eduki arte.
# Hobe da umeei ura eta azukrerik gabeko zuku naturalak edaten ematea eta, urtebete daukatenetik, edalontzian eskaintzea.